From 9b58d35185905f8334142bf4988cb784e993aea7 Mon Sep 17 00:00:00 2001 From: Timothy Pearson Date: Mon, 21 Nov 2011 02:23:03 -0600 Subject: Initial import of extracted KDE i18n tarballs --- tde-i18n-eu/docs/common/gpl-translated.html | 415 ++++++++++++++++++++++++++++ 1 file changed, 415 insertions(+) create mode 100644 tde-i18n-eu/docs/common/gpl-translated.html (limited to 'tde-i18n-eu/docs/common/gpl-translated.html') diff --git a/tde-i18n-eu/docs/common/gpl-translated.html b/tde-i18n-eu/docs/common/gpl-translated.html new file mode 100644 index 00000000000..fa735becf32 --- /dev/null +++ b/tde-i18n-eu/docs/common/gpl-translated.html @@ -0,0 +1,415 @@ + + +
+ +Deutsche Übersetzung der GNU General Public +License +
+ + +

Hau, GNU General Public +Licensearen euskararen itzulpena da. Itzulpena hau lagungarria +delakoan banatzen da baina ez da ofiziala ezta legalki onartutako +itzulpena.

+ +

Free Software Foundation ez da honen argitaratzailea eta ez du + benetazko GNU General License-aren ordezko legalatzat onartu.

+ +

Free Software Foundation-ek aholkatzen dizu zure programaren +banaketa ofizialen baldintzetako itzulpen hau ez erabiltzeko; hori +egin ordez erabili mesedez ingelesezko bertsioa, Free Software +Foundation-ek argitaratua dena.

+ +

This is a translation of the GNU +General Public License into German. This translation is distributed +in the hope that it will facilitate understanding, but it is not an +official or legally approved translation.

+ +

The Free Software Foundation is not the publisher of this +translation and has not approved it as a legal substitute for the +authentic GNU General Public License. The translation has not been +reviewed carefully by lawyers, and therefore the translator cannot be +sure that it exactly represents the legal meaning of the GNU General +Public License. If you wish to be sure whether your planned +activities are permitted by the GNU General Public License, please +refer to the authentic English version.

+ +

The Free Software Foundation strongly urges you not to use this + translation as the official distribution terms for your programs; + instead, please use the authentic English version published by the + Free Software Foundation.

+ +
+
+

GNU Lizentzia Publiko Orokorra

+
+

+2 bertsioa, 1991ko ekaina Copyright (C) 1989, 1991 Free Software +Foundation,Inc. 59 Temple Place - Suite 330, Boston, MA 02111-1307, +USA.
+Edonork egin eta bana ditzake lizentzia-dokumentu honen kopia +literalak,baina debekatuta dago dokumentuan aldaketak egitea. +

+ +

Aitzinsolasa

+

Softwarea konpartitzeko eta aldatzeko askatasuna +kentzeko diseinatuta daude software-lizentzia gehienak. +Aitzitik, software librea konpartitu eta aldatzeko +duzun askatasuna bermatzea da GNU Lizentzia Publiko +Orokorraren xedea, hau da, softwarea erabiltzaile +guztientzat librea izango dela ziurtatzea. Lizentzia +Publiko Orokor hau Free Software Foundation-en software +gehienari aplikatzen zaio, eta baita beste edozein +programari ere, egileek hala aginduz gero (Free +Software Foundation-en beste zenbait softwareri GNU +Liburutegien Lizentzia Publiko Orokorra aplikatzen zaio +horren ordez). Zure programei ere aplika diezaiekezu. +

+Software libreaz hitz egiten dugunean, askatasunari +buruz ari gara, eta ez prezioari buruz. Gure Lizentzia +Publiko Orokorren xedea da software librearen kopiak +banatzeko (eta nahi izanez gero, zerbitzu horrengatik +kobratzeko) askatasuna duzula ziurtatzea, +iturburu-kodea jasoko duzula edo nahi izanez gero +hartzeko aukera duzula bermatzea, softwarea aldatzeko +edo software-zatiak beste programa libre berri +batzuetan erabiltzeko eskubidea duzula segurtatzea, eta +gauza horiek egin ditzakezula jakinaraztea. +

+Zure eskubideak babesteko, norbaitek zuri eskubide +hauek ukatzea edo eskubide horiei uko eginaraztea +debekatzeko eta eragozteko mugak jarri behar ditugu. +Mugaketa horien ondorioz, softwarea aldatu edo kopiak +banatzen badituzu, zenbait erantzukizun hartuko dituzu +zure gain. +

+Adibidez, horrelako programa baten kopiak banatzen +badituzu, bai doan eta bai kuota baten truke, zuk +dituzun eskubide guztiak eman behar dizkiezu +hartzaileei. Beraiek ere iturburu-kodea jasotzen dutela +edo jaso dezaketela ziurtatu behar duzu. Eta baldintza +hauek erakutsi behar dizkiezu, zein eskubide dituzten +jakin dezaten. +

+Bi urrats hauekin babesten ditugu zure eskubideak: (1) +softwarearen egile-eskubideak erregistratuz, eta (2) +softwarea kopiatzeko, banatzeko edota aldatzeko legezko +baimena ematen dizun lizentzia eskainiz. +

+Horrez gainera, egile oro eta geure burua babestearren, +ziurtatu nahi dugu jende guztiak ulertzen duela +software libre honek ez duela inolako bermerik. +Norbaitek softwarea aldatu eta beste bati pasatzen +badio, hartzaileak, berak jaso duena ez dela +jatorrizkoa jakitea nahi dugu, besteen eraginez sortzen +diren arazoek kalterik egin ez diezaioten +jatorrizkoaren egilearen ospe edo izen onari. +

+Azkenik, aipatu beharrekoa da software-patenteek +etengabe mehatxu egiten diotela edozein programa +libreri. Programa libre baten birbanatzaileek banaka +patente-lizentziak eskuratu eta ondorioz programaren +jabe egitearen arriskua ekidin nahi dugu. Hori gerta ez +dadin, argi utzi dugu patente guztiek edonork +askatasunez erabiltzeko lizentzia izan behar dutela edo +bestela, inongo lizentziarik ez. +

+Softwarea kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintza +zehatzak dituzu jarraian: +

+

+ Kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintzak

+

+ 0. Lizentzia Publiko Orokor honen baldintzen pean bana +daitekeela adierazten duen oharra jarri baldin badio +egile-eskubideen jabeak, programa edo lan horri +lizentzia hau aplikatuko zaio. Behean aipatzen den +"Programa" hitzak horrelako edozein programa edo lani +egiten dio erreferentzia, eta "programan oinarritutako +lana"rekin egile eskubideen legearen baitan egindako +Programa edo edozein lan eratorri adierazi nahi da: hau +da, Programa bera edo Programaren zati bat daukan lana, +bai kopia literala, bai aldaketak dituen kopia eta bai +beste hizkuntza batera itzulitakoa ere. (Aurrerantzean +itzulpena "aldaketa" terminoaren baitan sartuko da +inongo mugarik gabe). Lizentzia guztiak "zuri" +zuzenduta daude. +

+Lizentzia honi dagozkion jarduera bakarrak kopiatzea, +banatzea eta aldatzea dira; bestelako jarduerak +lizentzia honen esparrutik kanpo daude. Programa +exekutatzea ez dago mugatuta, eta Programaren emaitza +estaltzen da edukia Programan oinarritutako lana bada +soilik (Programa exekutatuz egina izan edo ez). Egia +den edo ez, programak egiten duenaren araberakoa da. +

+1. Programaren iturburu-kodea jaso bezala literalki +kopia eta bana dezakezu, edozein euskarritan, baldin +eta behar bezala eta ikusteko moduan jartzen badiozu +kopia bakoitzari egile-eskubideen oharra eta bermerik +ez duela dioen oharra; Lizentziari eta bermerik ezari +dagozkion ohar guztiak oso-osorik mantentzen badituzu; +eta Programaren hartzaile guztiei Lizentziaren kopia +ematen badiezu Programarekin batera. +

+Kuota kobra dezakezu kopia ematearen ekintza +fisikoagatik, eta zure esku dago garantia-babesa ematea +kuota baten truke. +

+2. Programaren kopia edo kopiak edo zati bat alda +ditzakezu, ondorioz Programan oinarritutako lana +osatuz, eta aldaketa horiek edo lana goian dagoen 1. +ataleko baldintzak betez kopia edo bana ditzakezu, +baina, betiere, beste baldintza hauek guztiak ere +betetzen badituzu: +

+
  • + a) Aldatu dituzun fitxategiei ohar nabarmenak jarri + behar dizkiezu, eta ohar horietan fitxategiak aldatu + dituzula adierazi behar duzu eta baita aldaketen data ere. +
  • +
  • +b) Programatik edo haren zati batetik eratorritako + lana, edo hura osoki edo haren zatiren bat biltzen + duen lana banatzen edo argitaratzen baduzu, osoki + lizentziatu behar duzu hirugarrenentzako inongo + kargurik gabe eta lizentzia honen baldintzen pean. +
  • +
  • +c) Aldatutako programa horrek exekutatutakoan + komandoak interaktiboki irakurtzen baditu, halako + erabilera interaktiboetan modu normalean erabiltzean + iragarki bat inprimatu edo erakustera behartu behar + duzu. Iragarki horrek dagokion egile-eskubideen + oharra eta bermerik ezarena (edo bestela, zuk bermea + ematen diozula dioena) izan behar ditu eta horrez + gain adierazi behar du erabiltzaileek programa + birbana dezaketela baldintza hauen pean; gainera, + horrekin guztiarekin batera, Lizentzia honen kopia + nola ikus dezaketen adierazi behar diezu. + (Salbuespena: Programa bera interaktiboa izan arren + normalean ez badu halako iragarkirik inprimatzen, + Programan oinarritutako zure lanak ez dute + iragarkirik inprimatu beharrik). +
  • +

    +Aldatua izan den lanari bere osotasunean hartuta +aplikatuko zaizkio bete behar horiek. Lan horren atal +identifikagarriak ez badira Programatik era +torritakoak, eta ondorioz lan independente eta +bereizitzat har baldin ba daitezke, orduan Lizentzia +eta haren baldintzak ez zaizkie aplikatuko atal horiei +lan independente gisa banatzerakoan. Baina atal horiek +Programan oinarritutako lan oso baten zati bezala +banatzen badituzu, lan oso horren banaketa Lizentzia +honen baldintzak betez egin behar da, eta lizentzia +honek beste lizentziadun batzuentzako dituen baimenek +osoa hartzen dute, eta beraz, zati bakoitza eta zati +guztiak, nork idatzi dituen kontuan hartu gabe. +

    +Honela, beraz, atal honen xedea ez da zuk osoki +idatzitako lanaren eskubideak eskatu edo exijitzea, +baizik eta Programan oinarritutako lan eratorrien edo +talde-lanen banaketa kontrolatzeko eskubidea baliatzea. +

    +Horrez gainera, Programari (edo programan oinarritutako +lan bati) Programan oinarritu gabeko beste lan bat +gehitzen bazaio biltegi-bolumen batean edo banaketarako +euskarri batean, gehitze hutsarengatik beste lan hori +ez da sartuko Lizentzia honen esparruan. + +

    +3. Programa kopia edo bana dezakezu (edo Programan +oinarritutako lana, 2. Atalean azaltzen den bezala) +objektu-kodean edo forma exekutagarrian 1. eta 2. +Ataletako baldintzei jarraiki, baldin eta honako +hauetako bat ere egiten baduzu: +

    +
  • +a) Makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode + osoarekin batera banatu goiko 1. eta 2. Ataletan + biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko + erabiltzen den euskarrian; edo, +
  • +
  • +b) Gutxienez hiru urterako balio duen eskaintza + idatziarekin batera banatu, hirugarrenei eskainiz + makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode osoa, + iturburu-banaketa egitea fisikoki kostatu zaizuna + baino gehiago kobratu gabe, 1. eta 2. Ataletan + biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko + erabiltzen den euskarrian, edo, +
  • +
  • +c) Dagokion iturburu-kodea banatzeko eskaintzari + buruz jaso duzun informaziorekin batera banatu + (Aukera hau merkataritzara zuzendu gabeko banaketetan + soilik onartzen da, eta programa objektu-kodean edo + forma exekutagarrian halako eskaintza batekin + jasotako kasuetan bakarrik, goian dagoen b + Azpiatalarekin bat etorriz). +
  • +

    + Lan baten iturburu-kodea da lanari aldaketak egiteko +modurik egokiena. Lan exekutagarri baten iturburu-kode +osoa zera da: bere modulu guztien iturburu-kodea, lan +horri lotutako edozein interfazeren +definizio-fitxategiak eta exekutagarrien konpilazioa +eta instalazioa kontrolatzeko erabiltzen diren +script-ak. Nolanahi ere, aparteko salbuespen gisa, +banatzen den iturburu-kodeak ez dauka eman beharrik +exekutatzeko erabiltzen den sistema eragilearen osagai +nagusiekin (konpiladorea, nukleoa, eta abar) banatu ohi +den guztia (iturburu nahiz bitar moduan), baldin eta +osagaia bera ez bada exekutagarriarekin batera banatzen. +

    +Exekutagarri edo objektu-kodeen banaketa xede +horretarako zehaztutako leku batetik kopiatzeko +sarbidea eskainiz egiten bada, orduan, leku beretik +iturburu-kodea kopiatzeko sarbide baliokidea +eskaintzea, iturburu-banaketa gisa hartzen da, nahiz +eta hirugarren alderdiak ez dauden behartuta +objektu-kodearekin batera iturburua kopiatzera. +

    +4. Lizentzia honen baitan espresuki adierazitakoa bete +gabe ezin da Programa kopiatu, aldatu, azpilizentziatu +edo banatu. Beste era batean Programa kopiatu, aldatu, +azpilizentziatu edo banatzeko saio oro deuseza izango +da, eta Lizentzia honen baitan dauzkazun eskubideak +automatikoki kendu egingo zaizkizu. Dena den, Lizentzia +honen baitan zuregandik kopiak edo eskubideak jaso +dituztenei ez zaizkie lizentziak kenduko, baldintzak +betetzen dituzten bitartean. +

    +5. Lizentzia hau sinatu ez duzunez, ez daukazu onartu +beharrik. Nolanahi ere, beste ezerk ez dizu emango +Programa edo programatik eratorritako lanak aldatzeko +edo banatzeko baimena. Ekintza horiek legez debekatuta +daude Lizentzia hau onartu ezean. Ondorioz, Programa +(edo Programan oinarritutako edozein lan) aldatu edo +kopiatzen baduzu, Lizentzia hau onartzen duzula +adierazten duzu, eta berarekin batera, Programa edo +Programan oinarritutako lanak kopiatzeko, banatzeko eta +aldatzeko baldintza guztiak. +

    +6. Programa (edo Programan oinarritutako edozein lan) +birbanatzen duzunean, hartzaileak automatikoki jasotzen +du jatorrizko lizentza-emailearengandik Programa +kopiatu, banatu edo aldatzeko lizentzia, baldintza +hauek ezartzen dituena. Hemen ematen diren eskubideei +dagokienez, ezin diozu bestelako murriztapenik ezarri +hartzaileari. Ez da zure ardura hirugarrenei Lizentzia +hau betearaztea. +

    +7. Epaitegi-ebazpen baten ondorioz edo +patente-eskubidea urratu dela dioen salaketa baten +ondorioz, edo beste edozein arrazoirengatik (ez +bakarrik patente gaiei dagokiena) Lizentzia honen +baldintzekin bat ez datozen baldintzak ezartzen +bazaizkizu, ez zaituzte Lizentzia honen baldintzak bete +beharretik libratuko. Ezinezkoa bazaizu Lizentzia +honetako baldintzak eta dagozkion beste betebehar +batzuk betez banatzea, ezingo duzu Programa inola ere +banatu. Adibidez, patente-lizentzia batek ez balu +onartuko zure bitartez zuzenean edo zeharka kopiak +jasotzen dituztenek Programa royalty-rik gabe +birbanatzea, orduan, bai patentea eta bai Lizentzia hau +betetzeko modu bakarra Programa ez banatzea litzateke. +

    +Atal honen zatiren bat baliogabea edo bete ezina bada +egoera bereziren batean, atalaren gainerako guztia +aplikatu beharko da, eta atala bere osotasunean +aplikatu beharko da beste egoeretan. +

    +Ez da atal honen xedea patenteak edo jabetza-eskubideen +eskakizunak ez betetzera bultzatzea edo halako +eskakizunen baliozkotasuna ukatzea. Atal honen xede +bakarra software librearen banaketa-sistemaren +zuzentasuna babestea da; izan ere, lizentzia publikoen +bidez bideratzen baita. Sistema horren baitan +banatutako software ugariari ekarpen oparoa egin dio +jende askok, sistema modu iraunkorrean aplikatuko +delakoan. Egilearen/emailearen esku dago erabakitzea +beste sistemaren baten bidez banatu nahi duen edo ez +eta lizentziadun batek ezin du halako erabakirik inposatu. +

    +Atal honen xedea da argi eta garbi uztea Lizentzia +honen gainerako zatiaren ondoriotzat jotzen dena. +

    +8. Zenbait herrialdetan Programaren banaketa edo/eta +erabilera mugatzen baldin badute patenteen edo +copyright-dun interfazeen bidez, jatorrizko copyright-a +duenak banaketa geografikoki mugatu ahal izango du +herrialde horiek kanpoan uzteko, era horretan baztertu +gabeko herrialdeetan edo herrialdeen artean soilik egin +ahal izan dadin banaketa. Halako kasuetan, mugaketa +hori Lizentzia honetan sartuta geratuko da, +Lizentziaren gorputzean idatzita egongo balitz bezala. +

    +9. Free Software Foundation-ek noizean behin Lizentzia +Publiko Orokorraren bertsio berrikusiak edo berriak +argitara ditzake. Bertsio berri horiek egungoaren +antzekoak izango dira espirituz, baina arazo edo kezka +berriei aurre egin beharko dienez, litekeena da +zehatz-mehatz bat ez etortzea. +

    +Bertsio bakoitzak bertsio-zenbaki desberdindua dauka. +Programak Lizentzia honen bertsio-zenbaki bat zehazten +badu bai berari eta bai geroagoko "beste edozein +bertsiori" aplikatzen zaiona, aukera duzu bertsio +horren edo Free Software Foundation-ek geroago +argitaratutako beste bertsioren baten baldintzak +betetzeko. Programak ez badu Lizentzia honen +bertsio-zenbakirik zehazten, Free Software +Foundation-ek argitaratutako bertsioetako edozein +aukera dezakezu. +

    +10. Banaketa-baldintza desberdinak dituzten beste +programa libre batzuetan sartu nahi badituzu +Programaren zatiak, idatz iezaiozu egileari baimena +eskatzeko. Free Software Foundation-en esku baldin +badaude jabetza intelektualeko eskubideak, idatz ezazu +Free Software Foundation-era, batzuetan salbuespenak +egiten baititugu halakoetan. Gure erabakia bi helburu +hauen araberakoa izango da: gure software libretik +eratorritako lan guztien egoera librea mantentzea eta +oro har softwarea konpartitua eta berrerabilia izan +dadin sustatzea. +

    +

    + BERMERIK EZ

    +

    + 11. PROGRAMAREN LIZENTZIA DOAN EMATEN DENEZ, PROGRAMAK +EZ DU BERMERIK, LEGE APLIKAGARRIAK ONARTZEN DUEN +NEURRIAN. AURKAKORIK ADIERAZTEN EZ DEN KASUETAN, +JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEA DUTENEK ETA/EDO BESTE +ALDERDI BATZUEK PROGRAMA "DAGOEN-DAGOENEAN" EMATEN DUTE +INOLAKO BERMERIK GABE, EZ ESPRESUKI ADIERAZITAKORIK ETA +EZ INPLIZITURIK, BARNE HARTUZ, BAINA HORRETARA MUGATU +GABE, KOMERTZIALIZAGARRITASUNAREN EDO XEDE JAKIN +BATERAKO EGOKITASUNAREN BERMEA. PROGRAMAREN KALITATEARI +ETA ERRENDIMENDUARI DAGOKIONEZ, ZURE GAIN DAGO ARRISKU +GUZTIA. PROGRAMAK AKATSIK IZANGO BALU, KONPONTZEKO EDO +ZUZENTZEKO BEHARREZKO ZERBITZU GUZTIEN KOSTUA ZURE GAIN +HARTU BEHARKO DUZU. +

    +12. EZ BADA LEGE APLIKAGARRIAK EDO IDATZIZ JASOTAKO +BORONDATEZKO AKORDIOAK HALA ESKATZEN DUELAKO, JABETZA +INTELEKTUALEKO ESKUBIDEDUNARI EDO GOIAN BAIMENTZEN DEN +BEZALA PROGRAMA BIRBANATU EDO BERTAN ALDAKETAK EGIN +DITZAKEEN BESTE ALDERDI BATI EZINGO DIOZU +ERANTZUKIZUNIK ESKATU KALTEENGATIK, EZTA PROGRAMAREN +ERABILERA EDO ERABILTZEKO EZGAITASUNAREN ONDORIOZ SOR +LITEZKEEN EDOZEIN ERATAKO KALTE OROKOR, BEREZI, +GEHIGARRI EDO ONDORIOZKOAK IZANDA ERE (BESTEAK BESTE, +DATUAK GALTZEA EDO HONDATZEA, EDO ZUK EDO BESTE +NORBAITEK JASANDAKO GALERAK, EDO BESTE PROGRAMEKIN LAN +EGITEKO PROGRAMAREN HUTS EGITEREN BAT), NAHIZ ETA +ESKUBIDEDUNARI EDO BESTE NORBAIT HORRI KALTEAK IZAN +LITEZKEELA AURRETIK ABISATU IZAN. +

    +

    BALDINTZEN AMAIERA

    + + + + -- cgit v1.2.1