Deutsche Übersetzung der GNU General Public License

Hau, GNU General Public Licensearen euskararen itzulpena da. Itzulpena hau lagungarria delakoan banatzen da baina ez da ofiziala ezta legalki onartutako itzulpena.

Free Software Foundation ez da honen argitaratzailea eta ez du benetazko GNU General License-aren ordezko legalatzat onartu.

Free Software Foundation-ek aholkatzen dizu zure programaren banaketa ofizialen baldintzetako itzulpen hau ez erabiltzeko; hori egin ordez erabili mesedez ingelesezko bertsioa, Free Software Foundation-ek argitaratua dena.

This is a translation of the GNU General Public License into German. This translation is distributed in the hope that it will facilitate understanding, but it is not an official or legally approved translation.

The Free Software Foundation is not the publisher of this translation and has not approved it as a legal substitute for the authentic GNU General Public License. The translation has not been reviewed carefully by lawyers, and therefore the translator cannot be sure that it exactly represents the legal meaning of the GNU General Public License. If you wish to be sure whether your planned activities are permitted by the GNU General Public License, please refer to the authentic English version.

The Free Software Foundation strongly urges you not to use this translation as the official distribution terms for your programs; instead, please use the authentic English version published by the Free Software Foundation.


GNU Lizentzia Publiko Orokorra

2 bertsioa, 1991ko ekaina Copyright (C) 1989, 1991 Free Software Foundation,Inc. 59 Temple Place - Suite 330, Boston, MA 02111-1307, USA.
Edonork egin eta bana ditzake lizentzia-dokumentu honen kopia literalak,baina debekatuta dago dokumentuan aldaketak egitea.

Aitzinsolasa

Softwarea konpartitzeko eta aldatzeko askatasuna kentzeko diseinatuta daude software-lizentzia gehienak. Aitzitik, software librea konpartitu eta aldatzeko duzun askatasuna bermatzea da GNU Lizentzia Publiko Orokorraren xedea, hau da, softwarea erabiltzaile guztientzat librea izango dela ziurtatzea. Lizentzia Publiko Orokor hau Free Software Foundation-en software gehienari aplikatzen zaio, eta baita beste edozein programari ere, egileek hala aginduz gero (Free Software Foundation-en beste zenbait softwareri GNU Liburutegien Lizentzia Publiko Orokorra aplikatzen zaio horren ordez). Zure programei ere aplika diezaiekezu.

Software libreaz hitz egiten dugunean, askatasunari buruz ari gara, eta ez prezioari buruz. Gure Lizentzia Publiko Orokorren xedea da software librearen kopiak banatzeko (eta nahi izanez gero, zerbitzu horrengatik kobratzeko) askatasuna duzula ziurtatzea, iturburu-kodea jasoko duzula edo nahi izanez gero hartzeko aukera duzula bermatzea, softwarea aldatzeko edo software-zatiak beste programa libre berri batzuetan erabiltzeko eskubidea duzula segurtatzea, eta gauza horiek egin ditzakezula jakinaraztea.

Zure eskubideak babesteko, norbaitek zuri eskubide hauek ukatzea edo eskubide horiei uko eginaraztea debekatzeko eta eragozteko mugak jarri behar ditugu. Mugaketa horien ondorioz, softwarea aldatu edo kopiak banatzen badituzu, zenbait erantzukizun hartuko dituzu zure gain.

Adibidez, horrelako programa baten kopiak banatzen badituzu, bai doan eta bai kuota baten truke, zuk dituzun eskubide guztiak eman behar dizkiezu hartzaileei. Beraiek ere iturburu-kodea jasotzen dutela edo jaso dezaketela ziurtatu behar duzu. Eta baldintza hauek erakutsi behar dizkiezu, zein eskubide dituzten jakin dezaten.

Bi urrats hauekin babesten ditugu zure eskubideak: (1) softwarearen egile-eskubideak erregistratuz, eta (2) softwarea kopiatzeko, banatzeko edota aldatzeko legezko baimena ematen dizun lizentzia eskainiz.

Horrez gainera, egile oro eta geure burua babestearren, ziurtatu nahi dugu jende guztiak ulertzen duela software libre honek ez duela inolako bermerik. Norbaitek softwarea aldatu eta beste bati pasatzen badio, hartzaileak, berak jaso duena ez dela jatorrizkoa jakitea nahi dugu, besteen eraginez sortzen diren arazoek kalterik egin ez diezaioten jatorrizkoaren egilearen ospe edo izen onari.

Azkenik, aipatu beharrekoa da software-patenteek etengabe mehatxu egiten diotela edozein programa libreri. Programa libre baten birbanatzaileek banaka patente-lizentziak eskuratu eta ondorioz programaren jabe egitearen arriskua ekidin nahi dugu. Hori gerta ez dadin, argi utzi dugu patente guztiek edonork askatasunez erabiltzeko lizentzia izan behar dutela edo bestela, inongo lizentziarik ez.

Softwarea kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintza zehatzak dituzu jarraian:

Kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintzak

0. Lizentzia Publiko Orokor honen baldintzen pean bana daitekeela adierazten duen oharra jarri baldin badio egile-eskubideen jabeak, programa edo lan horri lizentzia hau aplikatuko zaio. Behean aipatzen den "Programa" hitzak horrelako edozein programa edo lani egiten dio erreferentzia, eta "programan oinarritutako lana"rekin egile eskubideen legearen baitan egindako Programa edo edozein lan eratorri adierazi nahi da: hau da, Programa bera edo Programaren zati bat daukan lana, bai kopia literala, bai aldaketak dituen kopia eta bai beste hizkuntza batera itzulitakoa ere. (Aurrerantzean itzulpena "aldaketa" terminoaren baitan sartuko da inongo mugarik gabe). Lizentzia guztiak "zuri" zuzenduta daude.

Lizentzia honi dagozkion jarduera bakarrak kopiatzea, banatzea eta aldatzea dira; bestelako jarduerak lizentzia honen esparrutik kanpo daude. Programa exekutatzea ez dago mugatuta, eta Programaren emaitza estaltzen da edukia Programan oinarritutako lana bada soilik (Programa exekutatuz egina izan edo ez). Egia den edo ez, programak egiten duenaren araberakoa da.

1. Programaren iturburu-kodea jaso bezala literalki kopia eta bana dezakezu, edozein euskarritan, baldin eta behar bezala eta ikusteko moduan jartzen badiozu kopia bakoitzari egile-eskubideen oharra eta bermerik ez duela dioen oharra; Lizentziari eta bermerik ezari dagozkion ohar guztiak oso-osorik mantentzen badituzu; eta Programaren hartzaile guztiei Lizentziaren kopia ematen badiezu Programarekin batera.

Kuota kobra dezakezu kopia ematearen ekintza fisikoagatik, eta zure esku dago garantia-babesa ematea kuota baten truke.

2. Programaren kopia edo kopiak edo zati bat alda ditzakezu, ondorioz Programan oinarritutako lana osatuz, eta aldaketa horiek edo lana goian dagoen 1. ataleko baldintzak betez kopia edo bana ditzakezu, baina, betiere, beste baldintza hauek guztiak ere betetzen badituzu:

  • a) Aldatu dituzun fitxategiei ohar nabarmenak jarri behar dizkiezu, eta ohar horietan fitxategiak aldatu dituzula adierazi behar duzu eta baita aldaketen data ere.
  • b) Programatik edo haren zati batetik eratorritako lana, edo hura osoki edo haren zatiren bat biltzen duen lana banatzen edo argitaratzen baduzu, osoki lizentziatu behar duzu hirugarrenentzako inongo kargurik gabe eta lizentzia honen baldintzen pean.
  • c) Aldatutako programa horrek exekutatutakoan komandoak interaktiboki irakurtzen baditu, halako erabilera interaktiboetan modu normalean erabiltzean iragarki bat inprimatu edo erakustera behartu behar duzu. Iragarki horrek dagokion egile-eskubideen oharra eta bermerik ezarena (edo bestela, zuk bermea ematen diozula dioena) izan behar ditu eta horrez gain adierazi behar du erabiltzaileek programa birbana dezaketela baldintza hauen pean; gainera, horrekin guztiarekin batera, Lizentzia honen kopia nola ikus dezaketen adierazi behar diezu. (Salbuespena: Programa bera interaktiboa izan arren normalean ez badu halako iragarkirik inprimatzen, Programan oinarritutako zure lanak ez dute iragarkirik inprimatu beharrik).
  • Aldatua izan den lanari bere osotasunean hartuta aplikatuko zaizkio bete behar horiek. Lan horren atal identifikagarriak ez badira Programatik era torritakoak, eta ondorioz lan independente eta bereizitzat har baldin ba daitezke, orduan Lizentzia eta haren baldintzak ez zaizkie aplikatuko atal horiei lan independente gisa banatzerakoan. Baina atal horiek Programan oinarritutako lan oso baten zati bezala banatzen badituzu, lan oso horren banaketa Lizentzia honen baldintzak betez egin behar da, eta lizentzia honek beste lizentziadun batzuentzako dituen baimenek osoa hartzen dute, eta beraz, zati bakoitza eta zati guztiak, nork idatzi dituen kontuan hartu gabe.

    Honela, beraz, atal honen xedea ez da zuk osoki idatzitako lanaren eskubideak eskatu edo exijitzea, baizik eta Programan oinarritutako lan eratorrien edo talde-lanen banaketa kontrolatzeko eskubidea baliatzea.

    Horrez gainera, Programari (edo programan oinarritutako lan bati) Programan oinarritu gabeko beste lan bat gehitzen bazaio biltegi-bolumen batean edo banaketarako euskarri batean, gehitze hutsarengatik beste lan hori ez da sartuko Lizentzia honen esparruan.

    3. Programa kopia edo bana dezakezu (edo Programan oinarritutako lana, 2. Atalean azaltzen den bezala) objektu-kodean edo forma exekutagarrian 1. eta 2. Ataletako baldintzei jarraiki, baldin eta honako hauetako bat ere egiten baduzu:

  • a) Makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode osoarekin batera banatu goiko 1. eta 2. Ataletan biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko erabiltzen den euskarrian; edo,
  • b) Gutxienez hiru urterako balio duen eskaintza idatziarekin batera banatu, hirugarrenei eskainiz makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode osoa, iturburu-banaketa egitea fisikoki kostatu zaizuna baino gehiago kobratu gabe, 1. eta 2. Ataletan biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko erabiltzen den euskarrian, edo,
  • c) Dagokion iturburu-kodea banatzeko eskaintzari buruz jaso duzun informaziorekin batera banatu (Aukera hau merkataritzara zuzendu gabeko banaketetan soilik onartzen da, eta programa objektu-kodean edo forma exekutagarrian halako eskaintza batekin jasotako kasuetan bakarrik, goian dagoen b Azpiatalarekin bat etorriz).
  • Lan baten iturburu-kodea da lanari aldaketak egiteko modurik egokiena. Lan exekutagarri baten iturburu-kode osoa zera da: bere modulu guztien iturburu-kodea, lan horri lotutako edozein interfazeren definizio-fitxategiak eta exekutagarrien konpilazioa eta instalazioa kontrolatzeko erabiltzen diren script-ak. Nolanahi ere, aparteko salbuespen gisa, banatzen den iturburu-kodeak ez dauka eman beharrik exekutatzeko erabiltzen den sistema eragilearen osagai nagusiekin (konpiladorea, nukleoa, eta abar) banatu ohi den guztia (iturburu nahiz bitar moduan), baldin eta osagaia bera ez bada exekutagarriarekin batera banatzen.

    Exekutagarri edo objektu-kodeen banaketa xede horretarako zehaztutako leku batetik kopiatzeko sarbidea eskainiz egiten bada, orduan, leku beretik iturburu-kodea kopiatzeko sarbide baliokidea eskaintzea, iturburu-banaketa gisa hartzen da, nahiz eta hirugarren alderdiak ez dauden behartuta objektu-kodearekin batera iturburua kopiatzera.

    4. Lizentzia honen baitan espresuki adierazitakoa bete gabe ezin da Programa kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatu. Beste era batean Programa kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatzeko saio oro deuseza izango da, eta Lizentzia honen baitan dauzkazun eskubideak automatikoki kendu egingo zaizkizu. Dena den, Lizentzia honen baitan zuregandik kopiak edo eskubideak jaso dituztenei ez zaizkie lizentziak kenduko, baldintzak betetzen dituzten bitartean.

    5. Lizentzia hau sinatu ez duzunez, ez daukazu onartu beharrik. Nolanahi ere, beste ezerk ez dizu emango Programa edo programatik eratorritako lanak aldatzeko edo banatzeko baimena. Ekintza horiek legez debekatuta daude Lizentzia hau onartu ezean. Ondorioz, Programa (edo Programan oinarritutako edozein lan) aldatu edo kopiatzen baduzu, Lizentzia hau onartzen duzula adierazten duzu, eta berarekin batera, Programa edo Programan oinarritutako lanak kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintza guztiak.

    6. Programa (edo Programan oinarritutako edozein lan) birbanatzen duzunean, hartzaileak automatikoki jasotzen du jatorrizko lizentza-emailearengandik Programa kopiatu, banatu edo aldatzeko lizentzia, baldintza hauek ezartzen dituena. Hemen ematen diren eskubideei dagokienez, ezin diozu bestelako murriztapenik ezarri hartzaileari. Ez da zure ardura hirugarrenei Lizentzia hau betearaztea.

    7. Epaitegi-ebazpen baten ondorioz edo patente-eskubidea urratu dela dioen salaketa baten ondorioz, edo beste edozein arrazoirengatik (ez bakarrik patente gaiei dagokiena) Lizentzia honen baldintzekin bat ez datozen baldintzak ezartzen bazaizkizu, ez zaituzte Lizentzia honen baldintzak bete beharretik libratuko. Ezinezkoa bazaizu Lizentzia honetako baldintzak eta dagozkion beste betebehar batzuk betez banatzea, ezingo duzu Programa inola ere banatu. Adibidez, patente-lizentzia batek ez balu onartuko zure bitartez zuzenean edo zeharka kopiak jasotzen dituztenek Programa royalty-rik gabe birbanatzea, orduan, bai patentea eta bai Lizentzia hau betetzeko modu bakarra Programa ez banatzea litzateke.

    Atal honen zatiren bat baliogabea edo bete ezina bada egoera bereziren batean, atalaren gainerako guztia aplikatu beharko da, eta atala bere osotasunean aplikatu beharko da beste egoeretan.

    Ez da atal honen xedea patenteak edo jabetza-eskubideen eskakizunak ez betetzera bultzatzea edo halako eskakizunen baliozkotasuna ukatzea. Atal honen xede bakarra software librearen banaketa-sistemaren zuzentasuna babestea da; izan ere, lizentzia publikoen bidez bideratzen baita. Sistema horren baitan banatutako software ugariari ekarpen oparoa egin dio jende askok, sistema modu iraunkorrean aplikatuko delakoan. Egilearen/emailearen esku dago erabakitzea beste sistemaren baten bidez banatu nahi duen edo ez eta lizentziadun batek ezin du halako erabakirik inposatu.

    Atal honen xedea da argi eta garbi uztea Lizentzia honen gainerako zatiaren ondoriotzat jotzen dena.

    8. Zenbait herrialdetan Programaren banaketa edo/eta erabilera mugatzen baldin badute patenteen edo copyright-dun interfazeen bidez, jatorrizko copyright-a duenak banaketa geografikoki mugatu ahal izango du herrialde horiek kanpoan uzteko, era horretan baztertu gabeko herrialdeetan edo herrialdeen artean soilik egin ahal izan dadin banaketa. Halako kasuetan, mugaketa hori Lizentzia honetan sartuta geratuko da, Lizentziaren gorputzean idatzita egongo balitz bezala.

    9. Free Software Foundation-ek noizean behin Lizentzia Publiko Orokorraren bertsio berrikusiak edo berriak argitara ditzake. Bertsio berri horiek egungoaren antzekoak izango dira espirituz, baina arazo edo kezka berriei aurre egin beharko dienez, litekeena da zehatz-mehatz bat ez etortzea.

    Bertsio bakoitzak bertsio-zenbaki desberdindua dauka. Programak Lizentzia honen bertsio-zenbaki bat zehazten badu bai berari eta bai geroagoko "beste edozein bertsiori" aplikatzen zaiona, aukera duzu bertsio horren edo Free Software Foundation-ek geroago argitaratutako beste bertsioren baten baldintzak betetzeko. Programak ez badu Lizentzia honen bertsio-zenbakirik zehazten, Free Software Foundation-ek argitaratutako bertsioetako edozein aukera dezakezu.

    10. Banaketa-baldintza desberdinak dituzten beste programa libre batzuetan sartu nahi badituzu Programaren zatiak, idatz iezaiozu egileari baimena eskatzeko. Free Software Foundation-en esku baldin badaude jabetza intelektualeko eskubideak, idatz ezazu Free Software Foundation-era, batzuetan salbuespenak egiten baititugu halakoetan. Gure erabakia bi helburu hauen araberakoa izango da: gure software libretik eratorritako lan guztien egoera librea mantentzea eta oro har softwarea konpartitua eta berrerabilia izan dadin sustatzea.

    BERMERIK EZ

    11. PROGRAMAREN LIZENTZIA DOAN EMATEN DENEZ, PROGRAMAK EZ DU BERMERIK, LEGE APLIKAGARRIAK ONARTZEN DUEN NEURRIAN. AURKAKORIK ADIERAZTEN EZ DEN KASUETAN, JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEA DUTENEK ETA/EDO BESTE ALDERDI BATZUEK PROGRAMA "DAGOEN-DAGOENEAN" EMATEN DUTE INOLAKO BERMERIK GABE, EZ ESPRESUKI ADIERAZITAKORIK ETA EZ INPLIZITURIK, BARNE HARTUZ, BAINA HORRETARA MUGATU GABE, KOMERTZIALIZAGARRITASUNAREN EDO XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNAREN BERMEA. PROGRAMAREN KALITATEARI ETA ERRENDIMENDUARI DAGOKIONEZ, ZURE GAIN DAGO ARRISKU GUZTIA. PROGRAMAK AKATSIK IZANGO BALU, KONPONTZEKO EDO ZUZENTZEKO BEHARREZKO ZERBITZU GUZTIEN KOSTUA ZURE GAIN HARTU BEHARKO DUZU.

    12. EZ BADA LEGE APLIKAGARRIAK EDO IDATZIZ JASOTAKO BORONDATEZKO AKORDIOAK HALA ESKATZEN DUELAKO, JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEDUNARI EDO GOIAN BAIMENTZEN DEN BEZALA PROGRAMA BIRBANATU EDO BERTAN ALDAKETAK EGIN DITZAKEEN BESTE ALDERDI BATI EZINGO DIOZU ERANTZUKIZUNIK ESKATU KALTEENGATIK, EZTA PROGRAMAREN ERABILERA EDO ERABILTZEKO EZGAITASUNAREN ONDORIOZ SOR LITEZKEEN EDOZEIN ERATAKO KALTE OROKOR, BEREZI, GEHIGARRI EDO ONDORIOZKOAK IZANDA ERE (BESTEAK BESTE, DATUAK GALTZEA EDO HONDATZEA, EDO ZUK EDO BESTE NORBAITEK JASANDAKO GALERAK, EDO BESTE PROGRAMEKIN LAN EGITEKO PROGRAMAREN HUTS EGITEREN BAT), NAHIZ ETA ESKUBIDEDUNARI EDO BESTE NORBAIT HORRI KALTEAK IZAN LITEZKEELA AURRETIK ABISATU IZAN.

    BALDINTZEN AMAIERA