Glosarioa
-A
Fitxategi lagungarria &kbabel;-en berariazko aukera, erabiltzaileak PO fitxategi bat ezarri eta iturburu-mezuak bilatu ahal izateko.Adibidez, frantseseko talde batekoa bazara eta gaztelaniaren edo italieraren ezagutza apur bat baduzu gaztelaniazko PO fitxategi lagungarri bat hartu eta ezar dezakezu, unean itzultzen ari zaren fitxategiarekin zerikusia duena.
C
Bilduma-fitxategia hizkuntza jakin baterako itzulpen guztien bilduma da. PO fitxategi handi hau aplikazioko PO fitxategi guztietako banako mezuez osatuta dago. Dagoeneko itzulitako kate guztiak oraindik itzuli gabeko edo partzialki itzulitako PO fitxategi berri batean gehitzeko erabil daiteke. &kbabel; -ek PO bilduma
bilaketa-tresnan erabiltzen du fitxategi hori. Beste zenbait hizkuntzetan PO Bildumari PO Konpendioa deitzen zaio.
F
Zalantzazkoa Bandera bat da, oro har, msgmerge-k sortua. msgstr kate bat itzulpen okerra izan daitekeela erakusten du. Behar izanez gero, itzultzaileak katea ikusi eta aldaketak egin beharko dizkio eta ondoren mezuaren oharretik fuzzy
bandera kendu. 'Fuzzy' banderak zalantzakoa egoeran dagoela esanahi du.
I
Internazionalizazioa i18n eragiketa honen bidez aplikazio bat hizkuntza anitzez ohartu eta onartzeko gai da. internazionalizazioa
hitzak 20 karaktere ditu. Beraz, laburtzeko, jendea lehenengo eta azkeneko karaktereak soilik idazten hasi zen eta bien artean tarteko karaktereen kopurua(18) idazten zuen i18n laburdura komuna eratuz.
L
Lokalizazioa l10n eragiketa honen bidez dagoeneko internazionalizatuta dagoen aplikazio batek kulturaren edo hizkuntzaren ohituraren batek nahi duen moduan sarrera eta irteera prozesatzen du. lokalizazioa
hitzak 12 karaktere ditu. Beraz, laburtzeko, jendea lehenengo eta azkeneko karaktereak soilik idazten hasi zen eta bien artean tarteko karaktereen kopurua (10) idazten zuen l10n laburdura komuna eratuz.
M
MO fitxategia MO MO hauxe adierazten du: Makina Objektua
. MO fitxategi batek datu bitarrak biltzen ditu, ordenagailuek irakurtzeko egokiak izanik. MO fitxategi baten testuinguruak datu-base gisa daude antolatuta itzulitako kateak bizkorrago bilatu ahal izateko. MO fitxategiak msgfmt erabiliz PO fitxategiak konpilatuz gero lortzen dira.
Mezua ID msgid msgid iturburu-katea PO fitxategi batean barneratzen duen gako-hitza da. C-antzeko kateak jarraitzen dio, lerro bakar batean edo lerro anitzetan hedatzen denak.
Mezuaren katea msgstr msgstr itzulitako katea PO fitxategi batean barneratzen duen gako-hitza da. C-antzeko kateak jarraitzen dio, lerro bakar batean edo lerro anitzetan hedatzen denak.
P
PO fitxategia PO PO hauxe adierazten du:Objektu Eramangarria
. PO fitxategiek itzul daitekeen kate bakoitza hizkuntza jakin batez duen itzulpenarekin lotzen duten kate-sortak biltzen dituzte. PO fitxategi bakoitza hizkuntza bakar batekin lotzen da.PO fitxategi bat POT fitxategi batetik sortzen da eta eskuz nahiz &kbabel; erabilizeditatzen da.
POT fitxategia POT POT hauxe adierazten du Objektu Eramangarriaren Eredua
. POT
fitxategi bat aplikazioko iturburu-fitxategietatik itzul daitezkeen kate guztiak atereaz eraikitzen da. POT
fitxategi batek ez du hizkuntza — bereziren baterako itzulpenik biltzen itzultzaileek eredu gisa erabiltzen dute.